XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) egunean denbora guztian elkarrekin izan ginen, eta erromerian dantzan egin genuen pila bat.
- Horrelako gauzak, ez aipatzea onena
Gero nirekin batera etorri zen Campostarren etxera; Lola ezagutu nuen, eta berarekin batera egin lehen egunetarako lan-plangintza.
Hortik aurrera, apartekorik gabe igaro zen eguna.
Paseo bat eman nuen aitona-amonekin, animaliak ikusten izan nintzen eta goiz afaldu.
Telebista ia ikusi gabe, goiz erretiratu nintzen gelara.
Ezin dena ikastea izan; beraz, tartetxo batean, aitaren liburuak eta aldizkariak arakatzen ibili nintzen, interesgarriren baten bila, testu-liburuen irakurketa derrigorrezkoarekin tartekatzeko.
Erakargarria egin zitzaidan bat aukeratu nuen azkenean,
Ezagunak nituen Edgar Allan Poeren beste zenbait gauza.
Ohera sartu, eta irakurtzen aritu nintzen loak hartu arte.
Gau hartan amets egin nuen.
Amets bizia izan zen, (...)